Maiatzaren 25eko hauteskundeen ondoren instituzioetan egin den indar banaketaren inguruko hausnarketa egin du gaur Donostian AUBk. Itziar Lopategik adierazi duenez, AUBk hainbat bilera izan ditu eragile sozial, sindikal eta kulturalekin, eta datozen egunetan ezker abertzalearen hautes elkarteen ilegalizazioa publikoki kritikatu duten alderdiekin bilduko direla iragarri du.
Pedro Albitek, berriz, herrietan gestorak sortzea posible dela nabarmendu zuen, eta EAJ, EA eta EB/IU kontraesanean erori direla gaineratu, "haiek etekin politikoa atera nahian dabiltzan bitartean, herrietako militanteek ez baitute ulertzen nola onartu duten 'putxerazoa' ".
AUBko ordezkariek "beraiei ez zegozkien karguak" hartu ez dituzten hautetsiak goraipatu ditu, Irurtzungo (Nafarroa) UPNko lau ordezkarik egin duten moduan.
Hauteskunde ondorena