gizartea

Ordiziara eta Lazkaora loteriako 840.000 euro

58.588 izan da zenbaki sariduna eta Castelldefelsen egokitu da, baina %80 saldu gabe zegoen. Bigarren saria, Almagrora.

2010eko urtarrilaren 6a
18:40
Entzun 00:00:0000:00:00
58.588 izan da Espainiako El Niño loteriako sari nagusiko zenbakia, eta Herrialde Katalanetara egokitu da, osorik: Castelldefels-era (Bartzelona). Serieko, bi milioi euro. Dena dela, %80 saldu gabe zegoen. Bigarren sariaren zenbakia: 42.653. Almagrora tokatu du (Ciudad Real, Espainia). Serieko, milioi bat euro.

Euskal Herrian Ordiziak eta Lazkaok (Gipuzkoa) izan dute zorterik handiena: 840.000 euro tokatu dira. 60.349 zenbakiaren 60 serie saldu dituzte. Dirua oso banatuta dagoela jakinarazi dute loteriaren saltzaileek.

Aurten Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan El Niño-n 53.800 milioi euro jokatu dituzte, iaz baino %5 gutxiago, 2.600 milioi euro gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.