Orduko 120 kilometroan joan ahal izango dira gidari berriak
MADRIL. Espainiako Diputatuen Kongresuak legez besteko proposamen bat onartu zuen atzo, PSOE eta PPren botoekin, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio gidari berrientzako abiadura muga kentzeko. Orain, gidari berriek ezin dute orduko 80 kilometroko abiadura muga gainditu lehen urtebetean. Proposamenak aurrera eginez gero, orduko 120 kilometroan joan ahal izango dira.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu