Gizartea
Oria ibaira amildutako emakume bat erreskatatu dute Ordizian
Ordiziako (Gipuzkoa) zubi batetik 51 urteko emakume bat erori da bart goizaldeko ordubatak Oria ibaira, argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Ertzainek atera dute ibaitik, eta Zumarragako Ospitalera eraman dute. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, emakumea uretan zela ikusita hiru ertzain sartu dira ibaira eta andrea ur ertzera eramatea lortu dute.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu