Orkoiengo udal lanpostuetan ez da euskara eskatuko

2022ko urriaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ORKOIEN. Euskara ez da beharrezkoa izango Orkoiengo Udaleko bederatzi lanpostutan lan egiteko, Nafarroako Administrazio Auzitegiak eman duen epai baten arabera. Postu guztiek herritarrekin harreman zuzena izatea eskatzen dute; besteak beste, kultur koordinatzailea, gizarte etxeko laguntzailea eta berdintasun teknikaria. Ebazpenean azaltzen denez, meritu gisa ere ez dute onartuko euskara. Euskalgintzaren Kontseiluak gogor salatu du epaia, eta baita ebazpena emateko erabili dituzten arrazoiak ere: «Erabat arbuiagarria da, gainera, herritarrekiko arreta zuzenik ez dutela argudiatzea, kontuan hartuta herritarrekin harreman zuzena duten lanpostuak badirela horietako batzuk». Hori dela eta, Kontseiluak herritarrei dei egin die larunbatean Hordago! herri egitasmoak Tuteran euskararen zonifikazioaren aurka deitutako manifestazioan parte hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.