Ezezagun batzuek gaur goizean su eman diote Ortuellan (Bizkaia) hondeatzeko makina bati, eta Ertzaintza gertaera ikertzen ari da. Suntsitu egin da makina.
Goizeko zazpiak laurden gutxian izan da sutea, A-8ra doan pista batean; han zegoen aparkatua makina.