Politika

Ortuzarren ustez, ETAk Ibarretxeren ekimena oztopatu nahi du

2008ko apirilaren 21a
12:29
Entzun
Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidentearen ustez, ETAk "Espainiako eta Euskadiko politika bide onetik atera nahi du" atentatuen bidez, "Euskadin prozesu politiko bat abian jartzeko aukera oztopatzeko saiakeran ari da". Erakunde armatuak Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren ekimena oztopatu nahi duela dio Ortuzarrek. "Zapateroren esparru politikoa murriztu gura du ETAk; izan ere, lehendakariaren ekimenak porrot egitea du helburu. Akordioa edo irtenbidea, bera hor baldin badago baino ez du nahi. Hala, ulermenerako esparru bat sortzeko edozein aukera zapuzten saiatzen da".

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea ere kritikatu du, Ibarretxeri normalizazio politikoaz hitz egiteko deitu ez diola-eta. "Baten batek deitzen ez duenean, akordiorako borondaterik ez duelako da. Hauteskundeetan Euskadira boto bila etorri zen, elkarrizketa eskainiz. Botoak eraman ditu, baina badirudi elkarrizketaren eskaintza ahaztu egin zaiola".

Arrasateko udaletxean EAE-ANVren aurkako zentsura mozioa aurrera aterako denik ez dago garbi, eta errua EAri eta EB-Zutik-i bota die Ortuzarrek. "Ezkorra" da bi horien jarrera, BBBko presidenteak dioenez, eta EAri Zumaian eta Azpeitian EAE-ANVrekin gobernatzen duela gogoratu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.