Osakidetzak hobetu egingo du lagundutako ernalkuntza zerbitzua

Itxaronaldiak luzeak direla onartu, eta, horiek murrizte aldera, 800.000 euro inbertituko ditu

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko ekainaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Osakidetzak 800.000 euro bideratuko ditu lagundutako ernalkuntza zerbitzua hobetze aldera. Egun Bizkaian bi erietxetan eskaintzen dute zerbitzu hori: Gurutzetan eta Galdakaon. Gipuzkoan, bakarrean, Donostiako Ospitalean, eta Araban ere bakar batean, Txagorritxukoan. Nolanahi ere, in vitro ernalkuntza sistema eta beste tratamendu klase garatuago batzuk soilik Gurutzetakoan eskaintzen dituzte. Kontsulta izateko edo tratamendu bat egiteko itxaronaldiak luzeak direla onartu dute Osakidetzako arduradunek, eta gero eta pertsona gehiagok jotzen dutela, gainera, zerbitzu horietara. Horregatik erabaki dute inbertsioa egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.