Osakidetzako iruzurraren auzian lekukoak hasiko dira deklaratzen

24 lekuko daude deituta Gasteizko 2. Instrukzio Epaitegira

Iruzurra salatu zutenen aldeko elkarretaratzea, iaz, Arrasateh. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2020ko abuztuaren 31
13:07
Entzun 00:00:0000:00:00

Aurrera jarraitzen du Osakidetzak 2016-2017an egindako LEP lan eskaintza publikoaren iruzurraren auziak. Bihartik aurrera, lekukoak hasiko dira deklaratzen, Gasteizko 2. Instrukzio Epaitegian. LAB sindikatuak —herri akusazioa da auzian—  joan den ekainean eskatu zuen pertsona horiek epailearen aurrean deklaratu zezatela, eta, sindikatuak helarazitako oharraren arabera, Ana Jesus Zulueta instrukzioko epaileak ontzat jo zuen eskaera. 24 lekuko daude deklaratzera deituta.

LABek nabarmendu du «pozik» daudela auzi judiziala «aurrera» egiten ari delako. Joan den ekainean iruzurraren auzian inputatuetako bik deklaratu zuten: Bilboko Basurtuko ospitaleko neurokirurgia zerbitzuko buruak eta Arabako osasun sistema publikoko neurofisiologiako buruak —beste hiru inputatuek  iazko maiatzean deklaratu zuten—. Haien deklarazioak entzun ondoren, Osakidetzako zuzendaritza ohia auzipetzeko eskatu zuen LABek, iruditzen baitzaio lan eskaintza publikoko probetan «asmo bidegabeetarako elkartzearen» delitua egin zuela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.