Gizartea

Osakidetzako langileek elkarretaratzeak egin dituzte osasun zentroetako atarietan

Larunbatean manifestazio bat egingo dute Bilbon, Osakidetzan azken urteetan egindako murrizketak salatzeko.

Gurutzetako ospitale atarian egjindako elkarretaratzea. ELA
2015eko apirilaren 15a
16:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Apirileko lehen protestak egin dituzte eguerdian Osakidetzako langileek. Azken hilabeteetako mobilizazioei jarraipena emanez, elkarretaratzeak egin dituzte osasun zentroetako atarietan. 

Osakidetzako sindikatu guztiak bat eginik ari dira murrizketen aurkako mobilizazioak egiten: SATSE Euskadiko Erizainen Sindikatua, ELA, LAB, SME Euskadiko Sendagileen Sindikatua, FFHE Euskadiko Ospitaleetako Medikuen Federazioa, CCOO eta UGT. Sindikatuek aldarrikatzen dute Osakidetzan lanpostuak sortzea lehenetsi behar dela, langileen lan karga arintzeko, eta horrela zerbitzu "duina" eskaini ahal izateko herritarrei. Langileek salatu dutenez, ia 5.000 lanpostu kendu dituzte azken urteetan.

Gaurkoa ez da izango hilabete honetako azken ekintza. Larunbat eguerdirako manifestazio batera deitu dute, Bilboko Jesusen Bihotza plazatik abiatuta. Apirilaren 23an eta 24an, berriz, greba eguna dute langileek.

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren iritziz, Osakidetzako langileen lan baldintzek "ez dute justifikatzen" bi eguneko lanuztea. Osasun sailburuak onartu zuen langileek soldatak izoztuak dituztela azken bost urteetan. Hala ere, uste du "soldata guztiz duinak" dituztela Osakidetzako langileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak