gizartea

Osakidetzako langileek protesta egin dute, asteburutako osasun zerbitzu murriztua jartzearekin bat

Gaurtik Araba, Bizkai, eta Gopuzkoan asteburuetan zabaltzen dituzten osasun zentroen %40 itxiko dituztela-eta elkarretaratzea egin dute Donostian langileek, osasun zerbitzua kaskartu dela salatzeko.

2010eko ekainaren 19a
14:23
Entzun
Donostiako Bengoetxea kaleko osasun zentroaren aurrean jarri dira Osakidetzako hainbat langile eguerdian, asteburu honetatik abian den zerbitzu murrizketa salatzen. Gaurtik 48 osasun zentro gutxiago daude Araba, Bizkai, eta Gipuzkoan asteburuetan, eta langileek ez dute begi onez ikusi aldaketa. Kristina Otermin ELAren ordezkariak salatu duenez, "gaixo batek etxe ondoko zentroa itxi dutelako ospitalera egingo du, eta larrialdi zerbitzuan izugarri nabarituko da hori". Zerbitzua kaskartu egingo dela salatu dute. 48 zentro gutxiago daude zabalik gaurtik: %40.

Osakidetzako arduradunek, hala ere, "lana berrantolatu" besterik ez dutela egin esan dute, ez dela zerbitzuaren kalitatean nabarituko. Julian Perez Gil zuzendari nagusiaren ustez, orain arteko zerbitzuak dakarren gastua "eramangaitza" da, eta neurri berriekin eskualde guztietan "orekatu" egin dute zerbitzua, lehen ezberdintasun handiak zeudelako batetik bestera.

Horrez gainera, berak egindako proposamenaren gaineko "sindikatuen erantzunaren zain" dago Osakidetzaren zuzendaria, eta haiekin hitz egiteko prest agertu da. Berari ez zaio iritsi langileen kontra "txantaiarik eta mehatxurik" egon denik neurriok onartzearren, ELAk atzo salatu zuen bezala. Sindikatuak Osakidetzako arduradunen jarrera gogor kritikatu zuen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.