Irudia.Donostia
OSAKIDETZAKO LANGILEEN KEXUA
Ezinegona erakutsi zuten orain dela hiru aste ELA eta LAB sindikatuek, eta Osakidetzako mahai sektorialetik alde egitea erabaki zuten, «antzerkia» zela salatuta. Protestak iragarri zituzten ondorengo asteetarako, eta azkena atzo egin zuten, Donostiako Ospitaleko atarian. Uda ostean ere protestekin jarraitu beharko dutela iragarri dute sindikatuetako ordezkariek. Negoziatzeko borondaterik ez izatea egozten diote Osakidetzari, eta langileak «engainatuta» eduki nahia.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu