Osakidetzako segurtasun buru ohia zigortu dute unibertsitateko titulu faltsu bat aurkezteagatik

EHUren lizentzia titulu faltsu bat aurkeztu zuen 2023ko hautaketa prozesuan, eta haren bidez eskuratu zuen Osakidetzako kargua. Sei hilabeteko espetxe zigorra eta 1.080 euroko isuna ezarri dizkiote dokumentu publikoak faltsutzeagatik.

Osakidetzako osasun zentro bat. MAIALEN ANDRES / FOKU
Osakidetzako osasun zentro bat. MAIALEN ANDRES / FOKU
edurne begiristain
2026ko uztailaren 20a
13:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Lehen Instrukzio Epaitegiak sei hilabeteko espetxe zigorra eta 1.080 euroko isuna ezarri dizkio Osakidetzako segurtasun buru ohiari, kargua eskuratzeko unibertsitateko titulu faltsu bat aurkeztu zuelako. Faltsutze delitu batengatik zigortu dute. 

Sententziaren arabera, auzipetuak «jakinaren gainean eta borondatez» aurkeztu zuen EHUren Publizitate eta Harreman Publikoetako lizentzia baten ustezko titulazio ofizialaren kopia konpultsatua, nahiz eta agiria faltsua izan. Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun saileko arduradun lanpostua betetzeko hautaketa prozesuan aurkeztu zuen dokumentua, 2023an. Titulazio horri esker lortu zuen kargua, eta 2023ko azaroan hasi zen lanean. 2025eko abenduan kargutik kendu zuten.

Fiskaltzaren eskaerarekin bat egin zuen auzipetuak epaiketan, eta eskatutako zigorra onartu zuen. Adostasun horren ondorioz, hasieran haren aurka eskatutako zigorra murriztu egin zuten, eta, alde guztiek helegitea jartzeari uko egin ziotenez, epaia irmo bihurtu da orain.

Espetxe zigorrari dagokionez, epaitegiak bi urtez eten du haren betearazpena, baldintza batekin: epe horretan zigortuak ezingo du beste deliturik egin. Baldintza hori urratuko balu, epaitegiak etenaldia indargabetu eta espetxe zigorra betearazteko agindu ahal izango luke.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA