Ondorioz, gaurko grebaren eragina joan den ostiralekoa baino txikiagoa izaten ari da. Hala onartu dute sindikatu antolatzaileek ere, eta jarraipena %60-64koa izaten ari dela zehaztu dute. Osakidetzaren arabera, berriz, %4,47koa izaten ari da.
Datozen ostiral eta astelehenerako ere grebara deitzen zuten ELA, SATSE eta ESK-k. Baina esan bezala, protesta egun horiek "egun jakinik gabe atzeratzea" erabaki dute. Izan ere, asteazkenean batzarrae gingo du Osakidetzeko Mahai Sektorialak, eta administrazioak agertuko duen jarrera ikuskizun dagoenez borondate oneko keinu gisa hartu dute erabaki hori.
Osasungintza