SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta UTESE sindikatuek deituta “Osakidetzaren lan baldintza eskaintzari uko egiteko” protesta egin dute gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun zentroetan, ordu laurdeneko elkarretaratzeak. Pozik azaldu dira parte-hartzearekin. Hilaren 23rako eta 25erako ere iragarriak dituzte mobilizazioak.
EAEko Osasun Publikoan dauden “arazoak” konpontzeko akordioa lortu nahi dute, “negoziazioaren bitartez”, eta egingo liratekeen hobariak “langile guztientzat” izanik. “Langileok ez gabiltza soldata igoerak eskatzen, lan baldintzak hobetzea exijitzen baizik”.
Osakidetza Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin (EMS) baino ez bildu da mahai sektorialean, eta hori gaitzetsi egin dute beste sindikatuek. “EMSrekin mahaitik kanpo hitzartu dutena negoziatu gabe onar dezagun nahi dute”, diote. Sindikatuek “edukiz betetako eskaintza” nahi dute, eta ez “sinaduraren araberako argazkirik”.
Gizartea