"Paziente lesbiana, gay, bisexual eta transexualen tratamendua". Halaxe zioen Osakidetzako lan eskaintza publikoan psikiatriarako prestatutako gaitegiaren atal batek. Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarte Gehituk jakinarazi du hiru kexa jaso zituztela otsail hasieran, oposaketetako puntu horrek "LGTBI kolektiboa patologizatzen" zuela salatuz. Osakidetzari helarazi zion ezinegon hori, eta hanka sartzea onartu zuen Maria Jesus Mujika zuzendari nagusiak, bai telefonoz, bai gutun bidez. Testua berrikusteko eta zuzentzeko konpromisoa hartu zuen, eta hala egin du jada: martxoaren 14an argitaratu zuen gaitegia, zuzenketak eginda.
Gizartea
Osakidetzaren lan eskaintza publiko bateko gaitegian LGTBI kolektiboa patologizatu dutela salatu du Gehituk
Osakidetzako zuzendari nagusiak onartu du akatsa izan dela, eta gaitegia zuzendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu