Juan Jose Rego Vidal euskal presoa Langraizera (Araba) ekarri dute, baina AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez, oso baldintza txarretan eginarazi diote bidaia. Are eta gehiago, Regok osasun arazo larriak dituela aintzat hartuta.
Gaitz zerebrobaskularra eta diabetes larria ditu 69 urteko preso donostiarrak. Espetxean daramatzan 13 urteetan bi tronbosi izan ditu eta hipertentsio arazoak ditu. Arazo horiek guztiak kartzelan ez dizkiotela behar bezala artatzen salatu izan dute maiz Regoren senideek, eta horren guztiaren ondorioz, hiltzeko arriskua duela.
Ildo horretatik, espetxe batetik besterako bidaia anbulantzia baten egin beharko luekeela iritzi dio AMMk. Baina horren, ordez, ibilgailu arruntean, beste hainbat presorekin, eginarazi diotela salatu du. Gainera, zuzenean Mansillatik Langraizera eraman beharrean, lehendabizi Galiziara eta ondoren Santanderrera (Kantabria, Espainia) eraman zutela agertu du. Beste presoek erre egiten zutela, eta Regok bidaia oso larri egin duela azpimarratu dute.
Joan den irailean, gose greba abiatu zuen Regok, behin baino gehiagotan agindu arren, espetxean behar bezalako artatzerik egiten ez ziotelako eta Euskal Herrira ekartzen ez zutelako. Ekarriko zutela agindu ondoren utzi zuen protesta.
Presoak