Koronabirusa
                        
            
        Osasunbideak hasia du 16-17 urtekoen txertaketa plana
    Nafarroak beste urrats bat egin du COVID-19aren kontrako txertaketa kanpainan: 16-17 urte artekoek jadanik har dezakete zizta jasotzeko ordua. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak gaur zabaldu du horretarako aukera, iragan den ostiralean iragarri zuenez. Emandako datuen arabera, herrialdean 14.000 pertsona inguru dira adin tarte horretan. Osasun agintariek adierazi dutenez, adin horietako herritarrak txertatzea bereziki garrantzitsua da, birusaren intzidentzia nabarmen larriagotu baita gazteen artean azken asteotan. Hegoaldean herritarren %66,3k txertoaren dosi bat hartu dute; %56k prozesua osatu dute.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu