Plastikoak eta txistu hotsak bakarrik ez, irainak jasan behar izan dituzte goizean Jaizkibel konpainiarekin desfilatu dutenek. Kazetari eta argazkilariak ere iraindu dituzte, eta hainbat eraso ere jasan dituzten alarde parekidearen berri ematera joan direnek. Euskal Irratietako esatari bati telefonoa lurrera bota diote, eta argazkilari bati argazki kamera kendu diote. Azken urteetako desfilerik gogorrena izan da. Arratsaldean ere tentsioa izan da.
Bideo iruzkina