43 urteko langile bat zauritu da Pasaiako (Gipuzkoa) portuan, Alegro izeneko ontzian lanean ari zela. Jaurlaritzako Osalan erakundeak agertu duenez, argitzeke dauden arrazoiak tarteko erori egin da, eta traumatismoa du garezurrean kolpearen ondorioz.
14:00ak inguruan gertatu da ezbeharra, eta Donostiako Ospitalera eraman dute. Zaintza intentsiboen gunean ingresatu dute.
Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da Osalan.
Sopelan (Bizkaia) beste behargin bat zauritu da, jatetxe bateko sutea itzaltzean erredurak izatean. Esku batean izan ditu kalteak, eta keagatik arnasketa arazoak ere izan ditu.
S.G.H. da zauritua, 28 urteko gizonezkoa, Plentzikoa (Bizkaia). Erietxera eraman dute.
Lan istripua
Oso larri zauritu da ontzi bateko langilea Pasaiako portuan
Traumatismoa du garezurrean eta Donostiako Ospitaleko zaintza intentsiboen gunean ingresatu dute. Ontzian lanean ari zela erori egin da. Sopelan beste behargin bat zauritu da, erredurengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu