"Oso pozik" dago Barcina, "erasoa egon zela onartzen" duelako erabakiak

2013ko azaroaren 27a
14:53
Entzun

Nafarroako presidente Yolanda Barcina gustura dago Auzitegi Nazionalaren erabakiarekin, "onartzen duelako gobernu foraleko presidenteari eraso ziotela, eta hori ez dela ez txantxa bat, ezta herritarren protesta bat ere".

Tartak botatzeagatik inputatuei ezarritako bi urteko kartzela zigorra nahikoa den ere galdegin diote kazetariek: "Justiziak behar zuen moduan ekin du. Nik ez nuen sekula epeetaz hitz egin; nahi nuena zen justizia egitea Nafarroako presidenteari eraso ziotelako, eta gaur hori egin da".

"Beti" egongo da auzitegiek hartzen dituzten erabakiekin ados, eta kasu honetan "are gehiago", erakutsi delako "nafar guztiak ordezkatzen dituen presidenteari" eraso ziotela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.