Ostalariek diote murrizketak ez direla irtenbidea

2022ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
GASTEIZ. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalarien elkarteak gogor kritikatu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota izana Eusko Jaurlaritzak proposatutako neurri murriztaileen kontra ostalariek jarritako helegitea. «Ez dugu bat egiten, baina beteko dugu». Elkarteak salatu du ostalaritzan neurri murriztaileak ezartzea ez dela konponbidea pandemiari aurre egiteko, eta gobernuari ohartarazi dio «kalte handia» egin diola ostalaritza sektoreari. Hori horrela, elkarteak iragarri du kalte ordainak eskatuko dizkiola Jaurlaritzari.

EAEko Auzitegi Nagusiak ostiralean emandako epaiaren ondotik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostatuek 01:00ean itxi behar dituzte ateak, edukiera %60ra murriztua dute, eta ezin da zutik kontsumitu.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA