Ostiralean aurkeztuko dute Araba Euskaraz-en bideoklipa

Laudio ikastola ari da jaia antolatzen, eta ekainaren 20an egingo dute, Zabal bideak lelopean

2019. urteko Araba Euskaraz jaiko irudi bat, Gasteizen. ENDIKA PORTILLO / FOKU
2021eko apirilaren 27a
12:54
Entzun

Ekainaren 20an egingo dute Arabako ikastolen aldeko Araba Euskaraz jaia, Zabal bideak lelopean. Laudio ikastola ari da egitasmoa antolatzen, eta, gaur jakinarazi dutenez, ostiralean aurkeztuko dituzte festaren kanta eta bideoklipa. «Arabako Ikastolen jaiak badu herria martxan jartzeko musika».

Aditzera eman dutenez, Izan Mendiguren arduratu da kantari letra jartzeaz, Egoitz Uriarte musikaz, eta Ainhize Solaun koreografiaz. Hala, hilaren 30ean, «bideoklipa ikusi, koreografia ezagutu eta ekoizpenaren nondik norakoak ezagutzeko aukera egongo da». Laudioko Lamuza parkeko kasinoan egingo dute aurkezpen ekitaldia, 12:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.