Otaolak ez du Lizartzako Udalean jarraituko

2011ko apirilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Regina Otaola PPko kideak agur esango dio Lizartzako Udalari. Hiru zerrenda aurkeztu dira herri horretan: PP, Bildu eta Ertza. 2007an alkatetza eskuratu zuen Otaolak, EAE-ANVren zerrenda legez kanpo utzi ondoren. PPren zerrenda aurkeztu zen bakarrik eta 27 boto lortu zituen, botoen %5 baino gehiago. Gipuzkoako Batzar Nagusietan ere ez du jarraituko Otaolak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.