Otegi: «Alde guztioi dagokigu ekintzez edo hitzez egindako mina aitortzea»
Arnaldo Otegik esan du «arduraren bat izan duten alde guztiei» dagokiela eragindako mina aitortzea. Mexikoko La Jornada egunkarian egin ditu adierazpenok preso dagoen ezker abertzaleko kideak. ETA jarduera armatura itzultzeko aukeraz galdetuta, ziur agertu da hori ez dela gertatuko. «Gertatuko balitz, politikoki erabat arbuiatuko nuke», gaineratu du. Aurreko egoerara itzultzea «Euskal Herriaren eskubide demokratikoak ukatzen jarraitzeko argudiorik ez dutenei» interesatzen zaiela dio. Espainiaz galdetuta, berriz, «estatu gisa huts egin duen proiektua» dela esan du. «Ziur naiz euskaldunok estatu bat izango garela Europan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu