POLITIKA

Otegi: "ETAk bakearen alde eginiko apustua deserosoa zaie sektore oligarkiko-finantzarioei"

Sortuko idazkari nagusiak espetxetik igorritako gutunean salatu duenez, "jende gehiegik pentsatzen du hobe dela intentsitate apaleko ETA eta eskubide mugatuak dituen ezker abertzalea izatea ETAren amaiera baino".

Arnaldo Otegiren kartel bat Elgoibarren. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 3a
09:42
Entzun

Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagi eta Sortuko idazkari nagusiak Bakearen etsaiak izenburu duen gutuna argitaratu du haren blogean. Bertan salatu du bakea ez dela "oligarkia finantzarioek" gustuko duten jokalekua, iritzita ETA desegiten ez den bitartean Euskal Herria ezingo dela "mugitu": "Pentsamendu horren atzean dagoena da hobe dela amaierarik ez egotea amaiera txar bat egotea baino".

Gainera, Otegik salatu du "antiterrorismoa negozio politiko eta ekonomikoa" dela eta zenbaitek hori amaitzearen beldur direla: "Arrazoi horregatik estatuak uko egiten dio behin eta berriro luzatutako eskuari... eta hala egiten jarraituko du... ez dezagun gure burua engaina".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.