Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohiak ez du Martutene Donostiako kartzelan jarraituko, Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak jakinarazi duenez. Apirila erdialdean Navalcarnero espetxetik (Espainia) ekarri zuten Donostiara, aitaren osasun egoera zela-eta.
Auzitegi Nazionaleko iturriek esan dute kartzela zuzendaritzaren esku dagoela ezker abertzaleko kidea Navalcarnerora itzultzea edo beste espetxe batera mugitzea.
Otegi iragan urriaren 16tik dago preso. Donostian atxilotu zuten, LABen egoitzan, Baltasar Garzon epailearen aginduz.
Euskal Presoak