Maite Aristegik adierazi duenez, "18/98 epaiketa zein haren atzetik etor daitezkeenak bertan behera uzti beharko lirateke". Horrela, beraz, iazko otsailena egin zuten manifestazioan bezalaxe "berriro ere" antolatzeko beharra dagoela esan du 18/98 + plataformako kideak.
Mariano Ferrer kazetaria ere 18/98 + plataformako kidea da eta bere hitzetan epaiketa "disparate" bat da. Kazetariaren arabera hamaika arrazoi dago otsailaren 18ko manifestaziora joateko, honakoak aipatu ditu, besteak beste: epaiketak ez du betetzen prozesuak eskatzen duen gutxieneko seriotasuna, frogarik gabeko aurre-kondenak legitimatzen ditu, interesen araberako interpretazioetan oinarrituta dago...Mariano Ferrerrek adierazi duenez, "epaiketa jardunbide juridikoaren kontrako atentatua da".
'18/98 auzia'