36ko gerra

Otsoportilloko leizean, hildakoen aztarna gehiago agertu dira

Nafarroako Gobernuak eman du albistea; denera 11 pertsonaren arrastoak berreskuratu dituztela jakinarazi du.

Otsoportillon hilobiratuta daudenei egindako omenaldi bat. LANDER F. ARROIABE, ARGAZKI PRESS
arantxa iraola
2017ko urriaren 27a
11:50
Entzun

Urbasan, Otsoportilloko leizean, 36ko gerrako hainbat gorpuren aztarnak atzeman zituzten 2016an. Hilabete honetan, urriaren 12tik 15erako tartean, Aranzadi elkartearen bidez hezurrak hobitik ateratzeko lanetan aritu direla jakinarazi du Nafarroako Gobernuak, eta denera 11 pertsonaren aztarnak atzeman direla, gutxienean. Gerra garaiko objektuak ere aurkitu dituzte; pistola bat, eta hainbat bala. Aranzadi elkarteak aztarnen azterketa egin du, eta DNA testak egiten ere ari dira; hildako horiek nor ziren identifikatzen ahalegina egitea da helburua. Iazko aurkikuntzaren ondoren lortu zen lau pertsona identifikatzea Nafarroako Gobernuak eratutako DNA bankuaren bidez.

2016an argi geratu zen leizera propio harriak botata zeudela, eta eragozpen zela hori bertako giza arrasto guztiak atzemateko. Horregatik erabaki zen aurreragorako beste ahalegin bat uztea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.