politika

Oxel Erostarbe izendatu dute Gipuzkoako Aralarreko koordinatzaile, bigarrenez

2009ko abenduaren 12a
18:02
Entzun
Aralarrek I.Konferentzia Politikoa egin du gaur Donostian eta han Oxel Erostarbe izendatu dute, bigarrenez, alderdiko Gipuzkoako koordinatzaile izateko. %80ko babesa jaso du Erostarbek.

"Ezker abertzale politikoa indartuz, bakarrik bermatuko dugu PP-PSE koalizioa ez hedatzea gure herri guztietara eta diputazioetara. Horretaz konbentzituta gaude eta helburu horren alde tinko jardungo dugu, orain inoiz baino gehiago. Fronte unionista gelditzeko modu bakarra dago ezker abertzale politikoa indartzea, Aralar indartzea", nabarmendu du Erostarbek.

Koordinatzaileak gain, zuzendaritza berria ere zehaztu du Aralarrek. Beraz, datozen hiru urteetan Gipuzkoako Aralarreko zuzendaritzan Joseba Osoro, Maribel Castello, Ernesto Merino, Miren Garmendia, Patxi Aierbe, Andoni Ibarguren eta Joxe Mari Ostolaza egongo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.