Presoak

Paco Larrañaga Espainiara eramango dute espetxe zigorra betetzeko

Filipinetako kartzela batean ari da zigorra betetzen, 1997an bi ahizpa bahitu, bortxatu eta erahiltzea leporatuta

2009ko martxoaren 24a
19:15
Entzun 00:00:0000:00:00
Paco Larrañaga Filipinetako espetxe batean dagoen euskal jatorriko presoak Espainiako kartzela batean zigorra betetzeko baimena jaso du. Espainiak eta Filipinek presoek jatorrizko herrialdean zigorra betetzeko hitzarmenaren ondotik iritsi da erabakia. Akordio hori 2007an sinatu zuten bi herrialdeek.

Larrañagaren familiak "oso pozik eta hunkituta" jaso du presoak Espainiako espetxe batean zigorra betetzeko berria. Ahalik eta azkarren Filipinetako espetxetik ateratzen saiatuko direla jakinarazi dute senitartekoek.

1997an Cebu hirian bi ahizpa bahitu, bortxatu eta erailtzea leporatzen diote Larrañagari eta 2004an heriotza zigorrera kondenatu zuten. Hala ere, 2006ko ekainean heriotza zigorra baliogabetu zuen Filipinetako presidente Gloria Macapagalek, ondorioz heriotzako itxarongelatik atera zuten Larrañaga. Berak errugabea dela dio, erasoen egunean, 600 kilometrotara, Manila hiriburuan, zegoela argudiatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.