Kaxmir astindu du bete-betean lurrikarak, baina herrialde hori bi estaturen menpe dago: Pakistanen eta Indiaren menpe. Hain justu, Pakistanen mende dagoen aldea izan da kaltetuena —guxienez, 17.000 pertsona hil dira eremu horretan—. Pakistanen bertan, gutxienez 1.600 dira hildakoak; Indiaren menpeko Kaxmiren 600en bat, eta Afganistanen kopuru zehazgabe bat.
Hainbeste heriotza eragiteaz gainera, eremu zabal bateko etxe, errepide eta bestelako egiturak guztiz hondatu ditu lurrikarak, eta bizirik ateratzea lortu duen jendeak arazo handiak ditu aurrera egiteko.
Hori dela eta, laguntza dei larria egin dio nazioarteko komunitateari Musharraf Pakistango presidenteak. “Biziarauteko oinarrizko gauzak behar ditugu: kanpin-dendak, burusiak eta botikak”, agertu du; “esku lana badaukagu, oinarrizko gai horiek eta dirua behar dugu”, erantsi du.
Lurrikara Asia erdialdean