Parisko Kontseiluak Euskal Herriko bake prozesuaren aldeko mozio bat aho batez babestu du goiz honetan iragan den osoko bilkuran. EELV talde ekologistako Jerome Gleizes eta Komunistak-Ezkerreko Frontea taldeko Nicolas Bonnet-Ulalj eta Raphaele Primet hautetsiek aurkeztu dute abenduaren 9rako manifestazioari eta bake prozesuari sostengua adierazteko mozioa. Gleizesen hitzartzearen ondoren egin dute bozkaketa.
Le voeu de soutien au rassemblement de soutien au processus de paix au Pays-Basque du 9 décembre est voté à l'unanimité au #ConseilDeParis cc @Artisans_Paix
— Jérôme Gleizes (@JGleizes) 2017(e)ko azaroak 22
Hala dio onartu duten testuak: "Bake prozesuak etapa garrantzitsuak igarotzen dituen momentuan, Parisko Kontseiluak bere sostengua ekartzen dio Euskal Herriko bake prozesuari".
Aieteko adierazpenari erreferentzia egiten dio onartu duten testuak, apirilaren 8an ETAren desarmatzea gertatu zela gogora ekarri dute, eta akordarazi dute abenduaren 9an Parisen egingo den manifestaziorako bidean "martxa handia" abiatu dela espetxez espetxe. "Biktimak, familiak eta gatazka honek hunki dituen senide guziak" ere gogoan izan dituzte.