euskAL herria

Pasai San Pedron desagertu den gizon baten bila ari dira

2011ko apirilaren 18a
10:24
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintza Pasai San Pedron (Gipuzkoa) desagertu den 76 urteko gizon baten bila ari da atzoz geroztik. Atzo desagertu zen, eta bilaketan Ertzaintzaz gain, Gurutze Gorria, DYA, Udaltzaingoa eta hainbat boluntario parte hartzen ari dira. Kostaldea zaintzeko helikoptero bat ari da bilaketan parte hartzen.

Atzo gaueko 22:00etan salatu zuten desagerketa gizonaren senideek. Paseo bat ematera atera zen gizona, eta arratsaldeko azken orduan etxera itzuli gabe zegoen. Goizeko 03:00ak arte aritu ziren gauean bila, eta gaur goizean berriro ekin diote gaur 08:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.