Pasaiako barruko portua berreskuratzeko akordioa prestatzen ari da Oregi

Erredakzioa
Donostia
2013ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Pasaiako badia [Gipuzkoa] berreskuratzea bultzatzeko» erakundeen arteko akordioa prestatzen ari da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila. Ana Oregik zuzentzen duen taldeak «estrategikotzat» jo du barruko portuan jardutea, baina, eraginkorra izateko, instituzioak «koordinatu» beharra nabarmendu du. Espainiako Sustapen Ministerioarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Pasaiako Portu Agintaritzarekin eta inguruko udalekin lan plangintza adosteko asmoa agertu du.

Urte hasieran, Pasaiako kanpoko portuaren egitasmoa alboratu zuen Oregik: «Ez da proiektu faraonikoetarako garaia». Iritzia mantendu du orain arte, eta barruko portuko jarduerak lehenetsi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.