Nolanahi ere, kalte hori zenbaterainokoa izango den neurtzeko azterketa bat egin beharko litzateekela zehaztu du biologoak. "Argi dago dartsena eraikitzak ekosistema aldatuko duela, eta txarrerako eragina izango duela, baina zenbaterainokoa zehazteke dago", adierazi du 'Efe' albiste agentziak egindako elkarrizketan.
Antxoa hazteko garaian zetazeo asko hurbiltzen direla Jaizkibelera azaldu du Marcosek, batik bat, izurdeak eta marzopak. "Oso talde handiak hurbiltzen dira, baita 300 kide ingurukoak ere", agertu du. Hain justu, espezie horiek ibiltzen diren Jazikibelgo itsaslabarren inguruan eraikitzekoak dira kanpoko portua.
Ingurumena