gizartea

Pasaian emakumezko bat desagertu da 37 orduz

Deba eta Mutriku aldean 61 urteko emakumezko baten bila dabiltza igandetik.

2009ko abenduaren 8a
20:54
Entzun 00:00:0000:00:00
Igandean Deban (Gipuzkoa) emakumezko bat desagertu zen -haren bila dabiltza oraindik-, eta astelehenean, 06:00etan, beste bat desagertu zen Pasaian (Gipuzkoa), Ertzaintzak jakinarazi duenez. 50 bat urte ditu emakumezkoak eta Pasai Antxokoa da.

Emakumea 37 orduz desagertua egon da, eta bere kasa azaldu da etxera. DYAren hitzetan, onik dago, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du, zer gertatu zaion argitzeko.

Deba eta Mutriku artean 61 urteko emakumezkoaren bilatze lanetan ere aritu dira gaur, baina ez dute aurkitu, eta bihar jarraituko dute bilaketarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.