Botere Judiziala

Pascual Sala izendatu dute Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko presidente

Auzitegi horrek duen zortzigarren presidentea da, eta sektore aurrerakoiko kidetzat hartzen dute. Eugeny Gay izango da presidenteordea.

2011ko urtarrilaren 20a
19:37
Entzun
Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko kideek Pascual Sala magistratua izendatu dute gaur auzitegiko presidente. Sektore aurrerakoiko kidetzat jotzen dute, eta, besteak beste, Kataluniako Estatutua oso-osorik bere horretan uztearen alde agertu zen.

Sala (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1935) auzitegi horretako zortzigarren presidentea izango da. Frankismo garaian, Justizia Demokratikoa mugimendua sortu zuen, orduko erregimenari zuzenbide arlotik aurre egiteko. Gero, Demokraziarako Epaileak taldeko kide izan zen. 1990 eta 1996 artean, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia zuzendu zuen, eta 2004an aukeratu zuten Auzitegi Konstituzionaleko kide. 2013an bukatuko du auzitegian duen magistratu lana, baina ez dago argi bere zuzendaritzarekin zer gertatuko den, Espainiako Kongresuak auzitegiko hiru kide berritzeko adostasuna lortzen badu.

Abortoaren legearen eta ezkontza homosexualen aurka PPk jarritako helegiteei buruz erabaki beharko du, besteak beste, Salak zuzendutako epaimahaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.