Duela hilabete batzuk atera zen espetxetik Patxi Gomez euskal presoa (Ortuella, Bizkaia) eta gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) salatu dutenez, Espainiako Auzitegi Gorenaren 197/2006 doktrina aplikatu diote zigorra hamar urte gehiago luzatuz.
"Ez-ohiko" kasua eta "tortura mota bat" dela adierazi dute Gomezek eta haren abokatuak Bilbon gaur egin duten prentsaurrekoan.
Duela hogei urte espetxeratu zuten Gomez, ETAko kide izatea egotzita. 2002an irten zen baldintzapeko askatasunpean, baina fiskaltzaren aginduz berriro espetxeratu zuten, duela hilabete batzuk atera zen arte.
Abenduaren 31n Ortuellan manifestazioa egiteko deia egin du AAMk, "Gomezi aplikatu zaion zigorra salatzeko".
euskal presoak
Patxi Gomez preso ohiari zigorra hamar urte luzatu diotela salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Duela hilabete batzuk irten zen espetxetik hogei urteko zigorra bete ostean, baina orain Espainiako Auzitegi Gorenaren 197/2006 doktrina aplikatu diote, AAMren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu