Patxi Lazkoz Gasteizko alkateak esan du normaltasunaren bidean Bildu beste aurrerapauso bat izatea espero duela. "Denok nahi dugun normaltasuna da, orain dela urte askotatik". Koalizioarekin interesa baduela aitortu du Lazkozek: "Politikaren ofizio jator honetan aurkari izan daitezkeenak interesa sortzen dutelako, interesa badut Bildurekin", esan du Radio Euskadin egindako elkarrizketan.