politika

Patxi Lopez: "Ez dira baldintzak betetzen edozein buruzagi demokratiko Otegirekin biltzeko"

"Abertzale erradikalen artean mugimenduak ematen ari direla dirudi, baina hitzetatik ekintzetara igarotzen direnean soilik izango dute garrantzia", Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Espainiako telebista kate batean esan duenez.

2009ko abenduaren 26a
18:08
Entzun 00:00:0000:00:00
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariari Espainiako telebista kate batean elkarrizketa egin diote eta adierazi duez direla baldintzak betetzen ez bera ez beste edozein buruzagi demokratiko "ezer demostratu ez digun Arnaldo Otegirekin biltzeko". "[Otegik] Zer pentsatzen zuen esateko aukera izan duen guztietan, ETAren aginduei jarraitu die", Lopezen esanetan.

"Abertzale erradikalen artean mugimenduak ematen ari direla dirudi, baina hitzetatik ekintzetara igarotzen direnean soilik izango dute garrantzia. Horregatik, legez kanpo dagoen ezker abertzaleari eskatzen diot indarkeriarekin lokarriekin hausteko" adierazi du lehendakariak.

Nabarmendu du "seguruenik ETA bere historiako unerik ahulenean" dagoela, nahiz eta "horrek ez duen esan nahi atentaturik ezin duela egin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.