Ia 35 minutuko atzerapenarekin, hamar eta erdiak pasatxo zirela, hasi da Bilbon PSE-EEren V. Kongresua. Javier Rojo batzarreko presidenteak egin du hasiera hitzaldia, eta kritika gogorrak egin dizkie alderdi abertzaleei. Gernikako Estatutua tresna egokia dela nabarmendu du Rojok, eta ezarazo abertzaleek adierazi nahi izaten duten bezala. Ildo horretatik, gatazka ez dela "alderdien mahai aranistekin" konponduko ohartarazi du.
Alderdien mahairen aukeraren aldeko agertu da, berriz, Patxi Lopez idazkari nagusia. Hori bai, baldintza zehatzak jarrita: indarkeriarik ez egotea eta "joko arauak errespetatzea". Baldintza horiek betez gero "guztiekin" elkartzeko prest dagoela nabarmendu du; areago, prozesu hori aurrera atera dadin "borondate politiko guztiz" jokatzeko prest direla.
Elkarrizketa eta normalizazio prozesua "zaila eta korapilatsua" izango dela ohartarazi du Lopezek, eta bide horretan "aurkaria ulertu" egin beharko dela eta "arrazoiaren zati bat" eman beharko zaiola. Dena den, argi utzi du EAEko sozialistak ez daudela prest normalizazioaren trukean "planteamendu abertzaleak irensteko".
Bostgarren biltzarra duten honetan, zuzendaritza berrituko du PSE-EEk. Dena den, arlo horretan ez da aldaketa handirik espero, eta berriro ere idazkari nagusi Patxi Lopez izendatzeaz espero da.
PSE-EEren V. Biltzarra