Hauteskundeak

Patxi Lopez, Rafaela Romero eta Daniel Senderos izango dira PSEren zerrendaburuak Espainiako Kongresurako hauteskundeetan

Julia Liberal, Izaskun Gomez eta Txema Oleagak zuzenduko dituzte Senaturako zerrendak. PSEren lurraldeetako batzordeek berretsi behar dute proposamena.

David Aguilar / EFE.
2023ko ekainaren 7a
19:12
Entzun 00:00:0000:00:00

PSEk argitu du zein izango diren uztailaren 23ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako bere hautagaiak: Patxi Lopez izango da Kongresurako zerrendaburua Bizkaian, Rafaela Romero Gipuzkoan, eta Daniel Senderos Araban. Orain alderdiaren lurraldeetako batzordeek berretsi behar dute proposamena. Larunbatean erabakiko dute. Beste hainbeste gertatuko da Senaturako hautagaitzekin ere. Gaur egun senatari diren Txema Oleaga (Bizkaia) eta Julia Liberal (Araba) izango dira zerrendaburu, eta hautgai berri bat izango da Gipuzkoan: Izaskun Gomez.

Lopez Espainiako Kongresuko talde sozialistaren bozeramailea izan da orain arte. Harekin batera, Maria Guijarro diputatuak —hainbat batzordetako bozeramaile izan da— eta Paul Blasi PSE-EEko Azterlan eta Programa idazkariak osatuko dute Bizkaiko zerrenda.

Gipuzkoan, Romerorekin batera, Maria Luisa Gartzia Gurrutxaga diputatua eta Enrique Ramos aurkeztuko dira. Arabako hautagaitzari dagokionez, PSE-EEko egungo Trantsizio Ekologikorako eta Klima Aldaketarako idazkaria da Senderos. Arantza Niño UGTko sindikalista eta Jorge Juez izango ditu lagun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.