euskara

Patxi Lopez, zaharrak berri

Atzo bezala, 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako kanpainaurrean ere lotu egin zituen euskara eta ETAren indarkeria. PSEko idazkari nagusia orduan Jaurlaritzako lehendakarigaia zen, orain lehendakaria.

enekoitz esnaola
2011ko urtarrilaren 25a
22:17
Entzun 00:00:0000:00:00
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak atzo euskarari eta ETAren indarkeriari buruz egindako lotura ez da berria, lehen ere esana da antzekorik. 2009ko martxoaren 1eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako kanpainaurrean izan zen -2008ko urriaren 2an-, PSE-EEren aldetik lehendakarigai zela, Donostian Miramar Jauregian egindako ekitaldian. Euskara askatasunez agiria aurkeztu zuen PSEk.

Hauxe zioen Lopez PSEko idazkari nagusiak agiria leitzean aipatutako gaiaz:

- "Euskarazko kulturaren prestigio demokratikoa hiritarren artean lehenbailehen berreskuratzea, (...) argi eta garbi salatuz nazionalismo biolentoak -euskaldun askoren urruntasuna eraginez- sortarazten duen identifikazioa".

- "Bada eginkizun premiazko eta oinarrizko bat, hau da, bultzatzea euskarazko kultura bat guztiz demokratikoa eta inolako oniritzi, tolerantzia edo hurbiltasun intelektualik azalduko ez duena ETAren eta haren inguruaren oinarri ideologiko eta xede totalitarioekiko, horrek, bestalde, pertsona askok euskara eta euskal kulturarekiko duten atxikimendurik eza ekarri baitu".

Atzo Leioan Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordearen bileraren aurretik Lopezek esandakoa:

- "[ETAren] Bortizkeriaren bukaerak gauzak erraztuko dizkio euskalgintzari".

- "[Indarkeriaren bukaeraren ondoren] Euskarak bat egingo du behin betiko askatasunarekin".

Zaharrak berri, ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.