Patxi Lopezek amaitu du Eusko Legebiltzarreko alderdiekiko bilera saila

Alderdiekin egoera politikoa aztertu eta «komunikazio bideak zabaltzeko» izan dira harremanak

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko azaroaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak amaitu du Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin izandako bilera saila. PSE, PP, EAJ, Aralar, EA, EB eta UPDrekin batzartu da lehendakaria, besteak beste ETAren balizko amaiera eta normalizazio politikoa aztertzeko, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako eledunak jakitera eman duenez. Batzar horien emaitza zein izan den ez du azaldu, ordea. Izan ere, Mendiaren arabera ETAren balizko bukaera «zuhurtziaz» jorratu beharreko gaia da.

Alderdiekin «komunikazio bideak» zabaltzea izan da Lopezen helburua, Jaurlaritzako eledunak esan duenez. «Konplizitateak eratzeko» bildu da lehendakaria alderdiekin, haiekin batera «ahal den bateratuen» jokatzeko, haren hitzetan. Mendiaren arabera, alderdi guztiak bat datoz ETAk desagertu behar duela, eta denek uste dute ezinbestekoa dela ezker abertzaleak indarkeriarekin apurtzea eta indarkeriaren gaia alderdien arteko ika-miketatik atuztea. Aurrerantzean ere alderdiekin harremanetan jarraitzeko asmoa du lehendakariak. Ezker abertzaleak berarekin ere batzeko eskatu dio Lopezi, baina hark muzin egin dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.