Politika

Patxi Zabaletari elkartasuna emanez 500 lagun baino gehiagok eman dute sinadura

"Pentsamendu politikorako askatasuna eta ezberdintasunerako eskubidea aldarrikatuz", eta "edozein ideia politiko defendatzeagatik edonork jasan ditzakeen irain, jazarpen eta mehatxuak" arbuiatuz, sinadura bilketa egin du Aralarrek, eta 500 lagunetik gorako zerrenda osatu. =i Patxi Zabaletarekin elkartasuna =i goiburupean, hainbat politikari, idazle, kazetari eta abarrek eman dute sinadura. Aralarrek guztien babesa eskertu du.

2005eko uztailaren 4a
16:54
Entzun
Sinadurekin batera, babes mezu ugari jaso dituztela jakinarazi du Aralarrek, eta mezu horietan zegoen "ausardia politikoa" eskertu dute.

Sinatzaileen artean daude, besteak beste: ELAko Jose Elorrieta, ERCko Josep Carod-Rovira, EAJko Josu Jon Imaz, Carlos Garaikoetxea, EAko Unai Ziarreta, EBko Antton Karrera, Nafarroa Baiko Uxue Barkos, Abertzaleen Batasuneko Mertxe Colina eta Zutikeko Gerardo Carrere. Kultur munduko hainbat lagun ere badaude: Andoni Egaña bertsolaria, Anjel Lertxundi idazlea, Enrique Villarrean EL Drogas musikaria,Juan Mari Irigioen Idazlea...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.