BIHAR BERRIA-N

Paul Rios: "Gu aspaldi ari gara esaten bake prozesuaren protagonista euskal gizarteak izan behar duela"

Paul Rios Lokarriko koordinatzaile nagusia (Algorta, 1974) elkarrizketatu du BERRIAk. Hemen elkarrizketaren pasarte batzuk.

2013ko ekainaren 7a
21:27
Entzun

- "Uste dut bi kasu horiek —Bateragune auzia eta herriko tabernena— erakusten dutela arazo handiak ditugula parte hartze politiko demokratikoa normal gauzatzeko, nahiz eta urte eta erdian aurrerapauso asko egin diren bake prozesurako eta elkarbizitza demokratikoago baterako marko berri baterako bidean".

- "Gu aspaldi ari gara esaten bake prozesuaren protagonista euskal gizarteak izan behar duela, elkarbizitzarako garrantzitsuena herritarrak direlako".

- "Argi dago bestelako oinarrien gainean sortutako elkarbizitzarik ezin dela izan iraganeko urterik txarrenetik datozen egoera mantentzen badira".

- "Gure asmoa gaia astintzea da, eztabaida sustatzea, herritarrei parte hartzea ahalbidetzea, eta, hortik aurrera, argi dago elkarbizitzarako bidea guztion artean aurkitu beharko dugula".

- "Ni neu ez naiz erabat identifikatzen Foroaren puntu guztiekin, baina elkarguneak beti izango ditu gabezia batzuk, bai batzuentzat baita besteetantzat ere, ahalik eta pertsona gehien bildu ahal izateko".

- "Kontzeptuak alderdikeriaz eta erasorako erabiltzeari utzi eta kontzeptu horietan sakontzeko ahalegina egin behar dugu guztiok, horietako bakoitzaren atzean asko dagoelako hausnartzeko eta lantzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.