Pediatrian hartuko dituzten neurriengatik «tirabirak» espero ditu Bengoak

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko azaroaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pediatrak falta direla-eta neurri batzuk hartzeko asmoa du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Neurri horiek «tirabirak» eragingo dituztela iritzi dio Rafael Bengoa Osasun sailburuak. «Egungo sistema egokia den aztertzea da gure lehentasuna, beste eredu batzuk ezarri behar diren ikusteko». Aztertuko dituzten neurrien artean dago familia medikuek ere haurrak artatzea. «Osasun etxe batzuetan jada indarrean dago neurri hori, ez baitago profesional nahikoa pediatra leku guztiak betetzeko». Bengoak argi du osasun profesionalek ez dituztela gustuko halako neurriak. «Baina arazo konplexuek konponbide konplexuak eskatzen dituzte, eta gure ardura horiek hartzea da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.