Santiago Pedraz epailea izan zenManuel Jimenez Abad PPko senatariaren hilketa artxibatu zuena. Pedrazek berriro ireki zuen auzia Fiskaltzak Jimenez Abaden hilketarako informazioa biltzea egotzi zielako Pla eta Lorenteri, baita Ainara Esteran eta Nerea Garaizarri ere. Baina auzia berriro artxibatzea erabaki zuen Pedrazek, ustezko ETAko kideok bildutako datuak orokorrak zirela esanez: ez zuten biktimaren izena zehazten eta atentatua ustezko lau ETAko kideok atxilotu eta askoz beranduago gertatu zen.
Garzonek, ordea, kasua berriro ireki zuen Plak eta Lorentek ihes egin zezaketela argudiatuz. Garzonen erabakiak ez zuen Esteran eta Garaizarren kasuan berehalako ondoriorik izan, ezarritako zigorrak ez baitituzte agortu. Gaur, ordea, sei urteko espetxe zigorra bete ondoren Pla eta Lorente kalean uzteko agindu du Pedrazek.
EUSKAL HERRIA