Sanferminak

Peñek pankartetako zuritasuna berreskuratuko dute

Iazko protesta atzean utzi, eta aurtengo pankartak aurkeztu dituzte peñek. Zezenketaren orduan merendu herrokoia egingo dute San Frantzisko enparantzan, beste aukera bat emate aldera.

2011ko ekainaren 28a
14:57
Entzun 00:00:0000:00:00

Iruñeko peñek gaur aurkeztu dituzte aurtengo sanferminetan izango dituzten pankartak. Iaz beltza izan zen nagusi pankartetan Udalak adierazpen askatasuna urratzen ari zela salatzeko. Protesta hori atzean utzi dute, ordea, eta berriz ere politikarik eta Nafarroako hainbat gertakari irudikatuko dituzte pankartetan.

Berrikuntza bezala, gainera, aurten peñen egitarauan merienda herrikoia antolatu dute. Azaldu dutenez, zezenketetara geroz eta jende gutxiago joaten da eta horiei arratsaldean beste aukera bat emateko antolatu dute. Egunero egingo dute askaria San Frantzisko enparantzan. 

Lehen zita larunbata honetan izango dute peñek, izan ere, Peñen Eguna ospatuko baita. Ostiralean izango da lehen ekitaldia: 19:30ean Nagore Laffageri buruzko hitzaldia eta dokumentala izango da San Fermin peñan.

Larunbata, uztailak 2

10:00    Eskulangintza-azoka San Frantzisko enparantzan
10:30    Hamaiketakoa Los de Bronce peñan
12:00    Txaranga alde zaharretik
14:30    Santa Ana enparantzan, bazkaria
17:00    Dantzagarriak  Santa Ana enparantzan
17:00    Jaialdia La Mecan
19:00    Santa Ana enparatzatik kalejira
20:00    Peñen pankarteen aukezpena San Frantzisko enparantzan
22:30    Dantzaldia Santa Ana enparantzan

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.